XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15. FRANCO HIL ONDORENGO LEHEN HAUTESKUNDEAK

Franco 1975. urteko azaroan hil zen.

Hurrengo hilean, Juan Carlos I.a erregeak bere kargua Gorteetan hartzean zin egin zuen.

Trantsizio delakoaren abiapuntua zen hura.

Frankismotik gaur egun demokrazia gisa ezagutzen dugun alderdi politikoen sistemarako trantsizioa hasi zen orduan.

Francoren erregimen politikoa alderdi bakarrekoa zen, sindikatua derrigorrezkoa, Gorteetako kideak aukeratzeko bidea zalantzazkoa zen, etab.

Berez, diktadoreak eta bere ingurukoek erakunde guztietako boterea zuten eskueran.

Frankismoa gainbehera ari zen, iraganeko egiturak garai berrietara moldatzen jakin ez zutelako.

Frankismoaren azken hamar urteetan ekonomiak aurrerapen handia izan zuen eta gizarteko klase pobreenen egoera ere hobetu egin zen.

Ekonomiari dagokionez, Espainiako estatua kontsumo-gizartean sartu zen.

Francoren erregimenaren kontrako oposizioak ere aurrera egin zuen.

Erregimena amaieran zen eta diktadorea hil zenean botereko jendeak ere trantsizioa bultzatu zuten.

Hala ere, garbi zegoen funtsezko aldaketak egitura politikoetan eta administrazioan egingo zituztela.

Frankismoa galdu zenean aberastasuna ez zen hobeto banatu.

1976. urteko abenduan Erreforma Politikorako legea onartzeko erreferenduma egin zen eta Espainiako estatuan gehiengoak aldeko botua eman zuen.

Ez, ordea, Gipuzkoan eta Bizkaian, non abstentzioa oso ugaria izan zen.

1976-77. urteetan sindikatu eta alderdi politiko asko legeztatu zen.

Alderdi batzuk aspaldi sortuak ziren: (...)